ONGI ETORRI ESKUBIDEAK IKASTEN LEHIAKETARA!
Lehiaketa honek helburu du 14 eta 17 urte bitarteko gazteei Giza Eskubideen oinarrizko ezagutza zabaltzea gai horren inguruan hausnarketarako espazioa sortzeko.
PARTE HARTZEKO ZER EGIN BEHAR DUT?
– Kontsultatu lehiaketaren oinarriak informazio guztia jasotzeko!
– Sartu #eskubideakikasten traola TikToken eta ikusi Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Giza Eskubideei buruz egindako 13 bideoak.
– Adi egon Giza Eskubideen inguruan TikToken argitaratuko dugun galderei, erantzun galdera horietako bati, grabatu zure bideoa eta partekatu TikToken #eskubideakikasten traolarekin!
Irabazleak sari bikaina jasoko du!