Oinarriak

LEHIAKETARAKO OINARRIAK

Hurrengoak dira lehiaketan parte hartzeko jarraitu behar diren oinarriak

Parte hartzeko gutxieneko baldintzak

  • Parte-hartzaileak 14 eta 16 urte bitartean izan behar ditu.
  • Parte-hartzaileak Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi behar du.
  • Parte-hartzea banakakoa, binakakoa edo taldekakoa izan daiteke.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketako kategoria batean edo bietan parte hartu ahal izango du: euskaraz edo gaztelaniaz.

Formatua eta ezaugarri teknikoak

  • Erabili beharreko formatua: bideoa.

  • Parte-hartzaileak bere bideoa partekatu behar du TikTok sare sozialaren bidez, #eskubideakikasten, eta @eskubideakikasten kontua aipatu behar du. 

  • Parte-hartzaileak “Eskubideak ikasten” TikTok kontua jarraitu behar du TikTok webgunean.

Iraupena

  • Bideoak gutxienez 20 segundo eta gehienez minutu bat izan behar ditu.

Bideoa bidaltzeko epea

  • Zure bideoa TikTok bidez parteka dezakezu zure kontuan #eskubideakikasten traola jarriz (zure profilak publikoa izan behar du ikusi ahal izateko). 

Balorazio irizpideak

  • Bideoaren originaltasuna eta erakargarritasuna.

  • Komunikatzeko gaitasuna. Bideoko ideiak modu ulergarrian transmititu diren baloratuko da.

  • Koherentzia. Sortutako bideoak proposatutako erronka bati erantzun behar dio, eta harreman zuzena izan behar du giza eskubideekin.

Epaimahaia

Saria

  • Eva Quiroga Vázquez (UNESCO Etxea, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza).
  • Juan Izeta, Asmoz Fundazioko zuzendaria

Zure bideoa TikTok bidez bidaltzeko azken eguna: 2024/05/31

Irabazlea 2024ko ekainean ezagutaraziko da Asmoz Fundazioaren sare sozialen bidez.